jueves, 29 de noviembre de 2018

HELBURUAK

Edozein kirol alorrean zein kirol horrek bere baitan hartzen dituen modalitate desberdinetan kontuan eduki beharko genituzkeen gauzen artean, kirol zehatz horrek eskaini ditzazkigukeen baliabideei erreparatuz lortu ditzazkegun emaitzak kontuan izatea izango lirateke kontuan hartu beharreko puntu garrantzitsuenetariko bat. 



Horretarako, behar-beharrezkotzat antzematen dugu lehendabizi helburu zehatz, lorgarri eta partaideentzat positiboak izango direnak finkatzea, gure saioari pisu nahiz esanguratasun gehiago emateko. Gure gaiari helduz, Euskal Pilota inklusiboa den gure gai honek balio izugarria izan dezake edozein taldetan, baina bereziki elbarritasunen bat duen pertsona bat baldin badago talde horren barnean.



Eta zergatik? Bada, inklusioaren bitartez talde-kohesioa izugarri haziko liratekeelako. Izan ere, inklusioak bere baitan hartzen dituen baloreen artean, empatia, errespetu eta laguntasunaren baloreak daude. Jakin badakigu guztiok, gauza batzuetan edo beste batzuetan, desberdinak garela. Batzuk trebeagoak gara alor batzuetan, beste batzuk beste alor desberdin batzuetan... horrek ez gaitu ez hobeagoak ez traketsagoak bihurtzen, baina bai sortu ditzazke gatazkak, batez ere elkarrekintza ugari dauden ekintzetan. 



Horregatik hain garrantzitsua eta baliogarria uste dugu dela inklusioa kirol alorrean sustatzea. Partaideak konturatu behar dira bai kirolean bai kiroletik kanpo desberdintasunak egongo direla beraien artean, baina hori ez dela aitzakia izan behar edonor kanpoan utzi edo edozein ekintzatan parte hartzeko aukera kentzeko.    



Behin hori guztia esanda, aurrera eramango dugun saioaren helburu nagusiak ondorengoak dira:


  • Pilotaren bidez inklusioa eta inklusioak bere baitan jasotzen dituen baloreak bultzatzea.

  • Sortu daitezkeen gatazken kudeaketa egokia bideratu.

  • Euskal pilotaren arauak eta ezaugarriak jolasaren bitartez ikastea.

miércoles, 28 de noviembre de 2018

GIZA BALIABIDEAK

Euskal pilotaren, zehazki palaren inguruko saio inklusibo bat baldintza hoberenetan eta parte hartzaileek merezi duten begirune, errespetu, enpatia zein haien egoeraren inguruko jakintza maila ezin hobearekin aurrera eramateko, lan-talde zehatz baten beharretan aurkitu dugu gure burua.

Euskal pilotan ia inoiz edota oso gutxitan jokatu duten pertsonei kirol bikain honekin disfrutaraztea ez da zailtasun handiko zeregina, kirol hau osatzen duten modalitate desberdinek ematen dituzten aukera anitzek edozein ezaugarrietako gizabanakoetara egokitu daitekeen jarduera bilakatzen baitu. Hala eta guztiz ere, modalitate desberdinek lehendabiziko kontaktuan sor ditzaketen zailtasunen aurrean jartzean ez gogaitzeko eta kirolarekiko atxikimendu kontrajarria ez sortzeko, jarduerak kontu handiz hautatutakoak izan behar dira. Hori dela eta, gure saioa programatzeko, egokitzeko eta aurrera eraman ahal izateko ondorengo ezaugarriak betetzen dituzten bi aditu beharko ditugu gure lan taldean:

  • Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako graduan lizentziatua edo Gorputz eta kirol ekintzen sustapenaren goi mailako zikloa eta eskal pilotako irakasle moduan esperientzia.
  • Euskal pilotaren inguruko ezagupen sakona eta gutxienez jokalari moduan hiru urteko esperientzia
  • Kirol egokitu edo inklusiboetan esperientzia  
  • EGA titulua edo baliokidea
Bi profesional hauek hainbat funtzio bete beharko dituzte saioa gauzatu aurretik, aurrera eramatekaroan zein hau amaitutakoan. Hori dela eta, bi aditu hauek taldearen ezaugarriez konsziente izatea nahita nahiezkoa izango da. Taldean genero zein arraza aniztasuna egongo da hamabost parte hartzaileen artean, horietatik denek gurpildun aulkian jokatuko dute eta gehienentzat gurpildun aulkian palan jokatzen duten lehen aldia izango da.

Hortaz, adituek bete beharreko funtzioak ondorengoak izango dira:

  • Saio aurretik: 
    • Saioa programatu instalakuntzei eta taldearen ezaugarriei egokiturik 
    • Materialen zerrenda egin
    • Bertan aurkitzen ez den materialen zerrenda ikasketa buruari eman
    • Parte hartzaileen erakundearekin eta ikasketa buruarekin koordinazioa
    • Segurtasuna bermatzeko neurriak hartu
    • Gerta litezkeen arazo edo istripuentzako protokoloa prestatu 
    • Ekintzaren difusio zein marketing kanpaina burutu
  • Saioan zehar: 
    • Saioa baina pittin bat lehenago instalakuntzan zehar prestaturiko jarduera burutzeko material guztia prest utzi
    • Segurtasuna bermatzeko neurriak hartu
    • Protokoloak aurrera eraman behar balira dena prest eduki
    • Hamabi kideei behar bezalako harrera egin
    • Saioa azaldu zein dinamizatu talde giro egokia sortuz
    • Sor daitezkeen arazo nahiz gatazkei aurre egin eta konpondu 
    • Sor daitezkeen azustekoetara saioa zein jarduerak moldatu
  • Saioa amaitutakoan: 
    • Saioaren eta aurreko prestakuntzaren ebaluazioa gauzatu
    • Parte hartzaileen erakundeari parte hartzaileek zein erakundeak betetzeko ebaluazio txantiloia bidal
    • Hiobetzeko puntuak eta izandako indar guneak zerrendatu 
    • Gauzaturiko ebaluazioa erakundearen zein parte hartzaileen ebaluazioekin alderatu eta ondorioak atera

martes, 27 de noviembre de 2018

BALIABIDE EKONOMIKOAK

Irakaskuntza zentro askorentzat bertan gurpildun aulkiekin buruturiko ordu eta erdiko palazko saio bat aurrera eramateak hainbat erronka benetan gogor eta aldi berean polit izan ditzake. Saioa aurrera eraman ahal izateko dauden zailtasunen artean argiena edota denoidi burura lehendabizi etortzen zaiguna saioa prestatzeak dituen zailtasunena da. Bidean sortzen diren ezustekoez gain, hasiera batean gorputz hezkuntzako edozein irakaslek kirol inklusibo honekiko izan dezakeen ez jakintasuna oztopo handia izan daiteke bidean, baina horretarako aurreko sarrera batean beharko genituzkeen giza baliabideak zerrendatu genituen, euren ezaugarri, konpetentzi zein eginkizunekin. 

Hala ere, saio mota hau aurrera eramateak sor ditzaken erronkak ez dira saioaren diseinura soilik mugatzen, eta askotan gure teilatuari jaurtitzen zaiozkion harriak etxe barrutik bertatik etorri ohi dira.Hori dela eta, normalean ez ohiko jarduera bat proposatzen denean zentroaren aldetik plazarazten den lehendabiziko kexa izan ohi den aitzakia abordatu nahi dugu, alderdi ekonomikoarena hain zuzen.Ikastetxe askotan jarduera ekintzaile zein berritzaile bat proposatzen den lehen unetik bertako goi karguen lehen kezketako bat izaten da alderdi ekonomikoa eta askotan honen araberakoa izaten da jarduera askoren bizitza. 

Horri aurre egiteko eta gure proiektuak argia ikus zezan, ikastetxeak eskeiniriko aurrekontu ekonomikoari egokitu ginen, gure baliabide ekonomikoak eta gauzaturiko gastua ondorengoak izanik:

  • Baliabide ekonomikoa: 150€

  • Gastuak: 
    • Gurpildun aulkiak: erakunde bati maileguan eskatuak → 0€
    • Palak: ikastetxeko irakasleek etxetik ekarriak → 0€
    • Puxikak, klariona, konoak, pilotak: ikastetxeko materialen artean → 0€
    • Kontrataturiko bi profesionalak: bakoitzak 5 lan ordu → 150€

lunes, 26 de noviembre de 2018

INSTALAKUNTZAK

Gasteizen kokatzen den eskola honek patioa, gimnasioa eta frontoia ditu. 250 metro karratu dituen gimnasio honek ez du gurpildun ahulkientzako oztoporik azaltzen, beraz, proposatuko den saioa aurrera eramateko ez da arazo bat izango. Bestalde, aterpe moduan erabiltzen den frontoi txiki bat dago patioan. Horrenbestez, badaukagu 'esku pilota inklusiboa' saioa lantzeko beharrezkoak izango liratekeen instalakuntzak, eskolatik irteteko beharra izan gabe. Hurrengo irudian, gimnasioaren plano orokorra ikus daiteke:





domingo, 25 de noviembre de 2018

SAIOAREN DESKRIBAPENA

Ikastetxe honetako DBH 1en, mugitzeko, gurpildun ahulkiaz baliatu behar diren bi ikasle daude. Gorputz Hezkuntza ez litzateke beraientzat traba bat izan behar, nahi izanez gero, guztia moldatu daitekeelako edozein beharretara. Horregatik, hurrengo saioa aurrera eramatea pentsatu dugu. Alde batetik, gurpildun aulkiak behar dituzten ikasleak trabarik gabe jolasean aritzeko, eta bestetik, gainontzeko ikaslek aurrekoek dituzten zailtasunez kontzientziatzeko. Taldea 12 ikaslek betetzen dute, 7 mutil eta 5 neska.

Hurrengo saio hau ordu beteko ekintza bat izango da. Aipatutakoa garatzeko hurrengo lerroetan dinamika bakoitzaren nondik-norakoak jarriko dira, behin irakurrita edozeinek aurrera egin ahal izateko helburuz. Horretarako denbora, materiala eta bestelakoak garrantzitsuak izango dira.

Gurpildun aulkiekin palaz jolasteko ariketak proposatzen diren momentuan hainbat dira kontuan hartu beharreko ezaugarriak. Horregatik jolas arruntetan aldagaiak sartu beharko dira beti, aldaera horiek ariketaren jarraitasuna bultzatu behar dutela haintzat hartuta. Beraz, proposaturiko aldagaiak ondorengoak litezke: ikaslearen alde batera bakarrik pilota botatzea, zelaia txikiagoa izatea, pilotak batzen dituen norbait egotea (txandaka)... esan dugun moduan, ondorengo moldaketa hauek egitea garrantzitsua izango da saioaren jarraipen egokia zein partaide guztien parte-hartzea bermatzeko.

Gurpildun aulkiekin palan jolastea erronka polita izan daiteke edozeinentzat, baina ariketak geldoak eta motibazio gutxikoak badira interesa oso erraz galdu daiteke. Hori guztia kontutan izanda, hurrengo hau da gurpildun aulki baten gainean palan jolasteko saio baten proposamena.

Saioaren hasiera

12 ikasleek gehi etorriko diren bi profesionalek borobil bat egingo dute, eta hasieran ikasle guztien aurrezagutzak aktibatzeko hainbat galdera botako dizkiegu. Galderak honako hauek izan daitezke:


  • Zer da euskal pilota? Zenbat modalitate edo jolas desberdin hartzen ditu euskal pilotak bere baitan?
  • Ze material erabili daitezke euskal pilotan aritzeko?
  • Noizbait ikusi al duzue gurpildun aulkian palan aritzen den norbait? Uste duzue posible dela gurpildun aulkian egonda palan aritzea?
Honako galdera hauek lagunduko digute nahi dugun giroa lortzen, ikasleak gutxinaka-gutxinaka saioan murgilduko ditugulako. Hori lortzeko, hala ere, ahalik eta ikasle gehienen parte-hartzea lortu behar dugu, galderak modu ireki batean planteatuz, eta lotsa gehiago duten ikasleei beharrezkoa den bultzadatxoa ematen.

    • Helburua: Saioaren aurkezpena egin, ikasleak egingo den dinamikan murgildu eta giro positiboa sortu, ikasleen interesak piztuz.
    • Denbora: 10 minutu.

Saioaren garapena

1. ARIKETA
  • Puxiken zorabioa: ikasleak, binaka, bata bestearen aurrean jarriko dira eta puxika bat izango dute. Puxika, palaz jota, bata besteari pasa beharko diote, lurrera erori gabe. Aldaerak: errazegia bada, bi puxika edota gehiago sartuko ditugu bikote bakoitzeko.
    • Helburua: jolas honetan palaren magnitudea finkatzea, erosotasun ohiturak hartzea eta kolpea emateko modua ezartzea landuko dira.
    • Denbora: 10 minutu.
    • Materiala: puxikak eta palak
2. ARIKETA
  • Petanka! Nor hurbilduko da gehiago?: jolas hau, izenak esaten duen moduan, petanka antzekoa izango da. 4 ikasleko taldeak sortuko dira eta talde bakoitzak pilota kolore bat izango du. Frotoiaren edo gimnasioaren amaieran pilota beltz bat egongo da, beraz, pilota palarekin kolpatuz pilota beltz horretara gehien hurbiltzea izango da helburua. Hurbilen dagoen pilotaren taldeak irabaziko du. Posiblea izango da pilotak beltzetik norberarenarekin hurruntzea.
    • Helburua: palarekin kontaktuan jartzea eta indarra kontrolatzea. Estrategia ere garrantzitsua izango da.
    • Denbora: 10 minutu
    • Materiala: kolore ezberdinetako pilotak eta palak.

3. ARIKETA
  • Diana bizia: ikasleak binaka jarriko dira. Paretan borobil ezberdinak egongo dira koloretako klariona ezberdinez margotuta. Lurrean 5x5 metroko lauki bat egongo da koloretako (paretako kolore berdinak) lau erpin ezberdinez mugatuta. Bikoteko bat laukiaren erdian (erronbo arrosa dagoen moduan) jarriko da eta bestea kanpoan (erronbo horia), nahi duen ertzean. Erdian dagoenak, sake bat izango balitz moduan, nahi duen borobilaren barruan jo beharko du. Jotzen duen kolorearen erpinera mugitu beharko da, baina kanpoan dagoen bikotea baino lehenago. Lehenengo heltzen denak puntu bat lortuko du. Rol aldaketa egongo da "sake" bakoitza egin eta gero. Kontutan izan behar da, beharbada, pilota jotzen ez dakien ikasleren bat egoteko aukera dagoela, beraz, horieri, pilota eskuarekin jaurtitzen utziko diegu.

                                      

    • Helburua: jolas honetan estrategia sakearen bidez lantzen da. Sakea egiten duen ikasleak bestearen kokapenaren arabera borobil bat edo beste bat jotzen saiatuko da.
    • Denbora: 10 minutu
    • Materiala: klarionak, palak, koloretako kono edo "txinoak" eta pilotak.
4. ARIKETA
  • Ez dadila pastela erori!: ikasle guztiak korroan jarriko dira, oso hurbil bata bestearengandik. Pilota bat egongo da eta jolasaren helburua pilotak korroari buelta osoa ematea izango da, pilota palaz pala pasatuz. Aldaerak: hasieran pilota bakarra, geroago bi pilota edo gehiago sar daitezke.
    • Helburua: palaren eta pilotaren kontrola. Horretaz aparte, jolas hau saioan azkena kokatu denez, lasaitasunera itzulera du xede ere.
    • Denbora: 10 minutu.
    • Materiala: palak eta pilotak.
Saioaren itxiera

Saioaren itxierak garrantzia handia dauka hainbat alderditan. Alde batetik, ikasleak saioan zehar eta egin ditugun dinamika desberdinetan nola sentitu diren eta zer sentsazio eduki dituzten jakiteko, eta beste alde batetik, saioaren hasieran markatu ditugun helburuak bete diren edo ez jakiteko.

Saioak benetako esanguratasun zein balioa edukitzeko, behar-beharrezkoa da ebaluaketa sakona egitea, bai gure artean baita partaideen artean ere. Horretarako, errubrika bat sortzea erabaki dugu. Oraintxe ageriko den errubrikaren helburua, ikasleek euren burua saioan zehar gauzatu diren ekintza desberdinetan kokatzea eta gertatu diren egoera desberdinen aurrean nola jokatu duten hausnartaraztea da. Modu honetan, ikasleei hitza eman eta aukera emango diegu parte hartzaile aktiboak izateko saioaren barnean. Hona hemen errubrika:



Ez naiz ongi moldatu
Kili-kolo
Ongi
Bikaina
Talde lana (arazo gehiago zituztenei laguntza eskaini diet, talde kohesioa mantentzeaz arduratu naiz…)




Nola ikusi dut nire burua (egin diren ekintzekiko)




Baliabideen erabilera (palak, gurpildun aulkian aritzea…)




Saioaren esanguratasuna






Gai honen inguruko saio gehiago egingo zenituzke, ahal izanez gero? Borobildu zure erantzuna.

  BAI                                                                                                                                  EZ

Amaitzeko, hasieran egin dugun moduan, komentatuko ditugu guztion artean interesgarrienak izan diren gauzak, eta saioari amaiera emango diogu.

sábado, 24 de noviembre de 2018

BIDEO INTERESGARRIAK

Tamalez, saioaren inguruko azalpenak zein deskripzioa irudikatzeko eta aldi berean hobeto ulertzeko lagungarria izan zitekeen grabazioa ezin izan dugu aurrera eraman. Adibide modura, Errenteriko Mindara elkartearen pare bat bideo dituzue ikusgai. Elkarte honek hainbat ekintza ezberdinen artean Euskal Pilota Egokitutako Mindara txapelketa antolatzen du eta ondorengo bideoan IV. txapelketaren inguruko erreportai labur bat duzue ikusgai.

 

Beste alde batetik, Esku Pilota Egokitutako Mindara txapelketa antolatzeaz gain elkarte honek Donostiko Decathloneko langileen aurka Agustina Otaola frontoian palako partida bat antolatu zuen. Partaideen hitzetan "compartimos diferentes experiencias y tuvimos la oportunidad de aprender, disfrutar y jugar".



Beste kirol askotan ere hauek egokitu egiten dira gurpildun aulkietan daudenek ere kirolaz gozatu dezaten, hona beste bi adibide:

Saskibaloia:

Errugbia:


Intereseko web orri bezala aipatu nahiko genuke Mindara.




viernes, 23 de noviembre de 2018

INFORMAZIO ITURRIAK

Gure lana aurrera eramateko orduan, berebizikoa ikusten dugu hautatu dugun gaiari moldatuko diren informazio-iturri zehatz eta osatuak bilatu eta hauetaz osatzea. Izan ere, zientifikoak diren ezagutza zein informazio hauek lanari sinesgarritasuna eta pisua emango diote, azaldutako informazioa kontrastatuta eta sakonduta egonik. Horretarako, gure eskura dauden hainbat baliabide erabiliko ditugu, besteak beste:


  • Interneten bilatutako artikuluak. Internet oso zabala da, eta horrek aukera ugari eskaintzen dizkigu interesa jarri dugun gaiari buruzko informazioa aurkitzerako orduan. Aurkitutako informazioa, hala ere, ez da beti egokia izango, edo gerta daiteke errepikakorra izatea. Horregatik, bada gure ardura aurkitutako informazio guztia kontrastatu eta sailkatzea.

  • Gaiaren inguruan jakintza duten pertsonen elkarrizketak arakatu. Baliabide honek gaiaren inguruan ikuspegi zabalago bat izaten lagunduko digu. Izan ere, artikulu enpirikoetan ageri diren gauzetaz aparte, oso aberasgarria izan daiteke kirol inklusioaren munduan sartuta daudenen jakintzak, usteak... entzun eta hausnartzea. Elkarrizketa hauek euskal pilotaren munduarekin edota beste edozein kirolekin harremana duten pertsonekin izan ahal dira. Azken finean, nahiz eta kirola aldatu, gaiaren muina, hala nola, inklusioa, mantenduko lirateke.


Azken urteotan geroz eta pisu handiagoa hartuz doan gaia eta metodologia da inklusioarena. Horregatik, arazorik ez dugu izan guk nahi dugunari moldatuko diren informazio-iturriak bilatu, aurkitu, aztertu eta hauetan probetxu positiboa ateratzeko. Hauek dira, momentura arte, deigarrienak iruditu zaizkigun artikulu zein elkarrizketa, 'inklusioa kirolean' gaiarekin lotuta.



Artikuluak:



Elkarrizketak:



Kirol egokituaren federazioak:


  • Federación de deporte adaptado de Bizkaia. URL: http://bkef.eus/publico/NoticiaAmpliada?idNoticia=191