jueves, 29 de noviembre de 2018

HELBURUAK

Edozein kirol alorrean zein kirol horrek bere baitan hartzen dituen modalitate desberdinetan kontuan eduki beharko genituzkeen gauzen artean, kirol zehatz horrek eskaini ditzazkigukeen baliabideei erreparatuz lortu ditzazkegun emaitzak kontuan izatea izango lirateke kontuan hartu beharreko puntu garrantzitsuenetariko bat. 



Horretarako, behar-beharrezkotzat antzematen dugu lehendabizi helburu zehatz, lorgarri eta partaideentzat positiboak izango direnak finkatzea, gure saioari pisu nahiz esanguratasun gehiago emateko. Gure gaiari helduz, Euskal Pilota inklusiboa den gure gai honek balio izugarria izan dezake edozein taldetan, baina bereziki elbarritasunen bat duen pertsona bat baldin badago talde horren barnean.



Eta zergatik? Bada, inklusioaren bitartez talde-kohesioa izugarri haziko liratekeelako. Izan ere, inklusioak bere baitan hartzen dituen baloreen artean, empatia, errespetu eta laguntasunaren baloreak daude. Jakin badakigu guztiok, gauza batzuetan edo beste batzuetan, desberdinak garela. Batzuk trebeagoak gara alor batzuetan, beste batzuk beste alor desberdin batzuetan... horrek ez gaitu ez hobeagoak ez traketsagoak bihurtzen, baina bai sortu ditzazke gatazkak, batez ere elkarrekintza ugari dauden ekintzetan. 



Horregatik hain garrantzitsua eta baliogarria uste dugu dela inklusioa kirol alorrean sustatzea. Partaideak konturatu behar dira bai kirolean bai kiroletik kanpo desberdintasunak egongo direla beraien artean, baina hori ez dela aitzakia izan behar edonor kanpoan utzi edo edozein ekintzatan parte hartzeko aukera kentzeko.    



Behin hori guztia esanda, aurrera eramango dugun saioaren helburu nagusiak ondorengoak dira:


  • Pilotaren bidez inklusioa eta inklusioak bere baitan jasotzen dituen baloreak bultzatzea.

  • Sortu daitezkeen gatazken kudeaketa egokia bideratu.

  • Euskal pilotaren arauak eta ezaugarriak jolasaren bitartez ikastea.

2 comentarios:

  1. Markel Madinabeitia Araquistain, Jarduera Fisikoaren eta Zientzien graduko azkeneko mailako ikaslea. Jarduera Fisikoaren eta Zientzien fakultatea.



    Ebaluazio orokorra

    • Blogaren atalak informazio iturri ezberdinetatik atera dela adierazi da, hala eta guztiz ere, orden alfabetikoan ez dira erreferentziak egin eta blogaren ataletan ez dira adituen aipamenik egin.
    • Blogaren atalak modu ordenatuan eta sinplean azaltzen dira, honek irakurketa erraztuz.
    • TICen erabilerari dagokionez, saioaren nondik norakoak ulertzeko bideo baten beharra ikusten dut. Irudi gehiago sartuko nituzke.
    • Blogaren diseinua ona dela iruditzen zait baina zerbait aldatzearren, atal guztiak bata bestearen azpian ez nituzke jarriko. Hala ere, ikusten da bakoitzak bere lekua duela. Letraren erabilerari dagokionez, atal guztietan letra mota berdina erabiliko nuke.
    • Taldeko lan bat dela ikusten da, egileak zeintzuk diren azaltzen delako. Hala ere, lehen esandakoarekin bat, bideo edota argazkiren baten falta ikusten dut, taldeko lan honi oraindik eta kutsu handiagoa emateko.
    • Orokorrean blogean erabiltzen den hizkuntza aberastasuna oparoa da, irakurketa erakargarria eginez.


    Ebaluazio espezifikoa

    • Blogaren deskripzio orokorra erakargarria dela iruditzen zait, ondorengo atalak irakurtzera bultzatzen baitu.
    • Zein antolatzaile mota diren azaltzea faltan bota dut. Gomendio bezala, “nor gara gu?” atal bat gehituko nioke, elkartearen nondik norakoak azaltzeko, asoziazio pribatua den edota instituzio publiko bat den zehazteko.
    • “Saioaren deskribapena atalean” zein pertsona motentzako eskainia dagoen saioa eta nongoak diren azaltzen da.
    • Saioa aurrera eramateko zein instalazio izango duten oso ondo azaltzen da, honi argazki bat gehituz.
    • Giza baliabideak zeintzuk diren azaltzen da eta atal honek izan beharreko puntuak badituela ikusten da: adituek izan beharreko jakintza maila (curriculuma) eta zein funtzio bete behar dituztena.
    • Baliabide materialen atala jartzea falta izan zaio (zein eta zenbat material zehazki azaltzea, hain zuzen ere), nahiz eta saioaren nondik norakoetan agertu.
    • Saioaren helburuak zeintzuk diren agertzen dira eta saioa zein den ikusirik, hauek lortzeko modu hona dela iruditzen zait.
    • Jarduerak saio inklusibo baten kutsua duela ikusten da, aniztasuna elementu nagusiena dela ikusirik.
    • Saioaren dinamika 12 ikasleentzat oso egokia dela uste dut, 10 minutuko lau jarduera + amaierako balorazio atala nahikoak direla iruditzen zait. Ikasleentzat pisutsua ez dela izango ikusten da.
    • Baliabide ekonomikoetan zein gastu izango dituzten adierazten da, eta gastu ekonomikoak ez izan arren, materiala nondik lortu dena zehazten da.
    • Blogari argazki gehiago gehituko nituzke.
    • Lehen esan bezala, informazio iturriak agertzen dira blogean baina testuan zehar ez dira erreferentzia bibliografikorik agertzen.

    ResponderEliminar
  2. Contenidos
    • El blog usa diversas fuentes de recogida de datos, así como artículos y entrevistas a profesionales. Las fuentes se han referenciado correctamente, citándolas en el texto.
    • Los apartados están ordenados, utilizan un discurso conciso e incluso en hay imágenes para su mejor entendimiento
    • Es un blog accesible, claro, ordenado, además de contiene diferentes apartados en función de los aspectos desarrollados.
    • El lenguaje es claro y conciso y no he observado faltas de ortografía.
    • Faltan videos para su mejor entendimiento.
    Calidad
    • Contiene una descripción general de la actividad propuesta a modo de introducción y esto da a pie a saber de qué se trata y de que va el blog.
    • Especificada el tipo de organizador que es, aunque echo de menos sus características ya que no las especifica todas.
    • Le pondría una pestaña más de “quienes somos” para que el lector, cliente o en este caso deportista sepa quiénes son los profesionales que lo llevan a cabo.
    • Las características de los y las usuarios que pueden participar en las actividades de promoción y la cobertura geográfica creo que se explican bien.
    • Tipología de las instalaciones de práctica y los medios humanos aparecen muy bien explicados y es fácil de encontrarlos en el blog
    • Tener una ventana específica para los objetivos específicos de la sesión me ha parecido una buena idea.
    • Descripción de los ejercicios. Me ha parecido adecuada y creo que la sesión es inclusiva, después de analizarla y leerme los ejercicios.
    • La sesión me parece dinámica, aunque esto no se puede saber hasta llevarla a cabo, pero la idea es buena.
    • Gastos previstos. También aparecen en el blog, teniendo una ventana específica para ello.
    • Referencias de los artículos y libros empleados, y entrevistas realizadas para el diseño de esta idea aparecen en otra pestaña y al final del todo el orden es bueno y las referencias están bien hechas.

    ResponderEliminar