Edozein kirol alorrean zein kirol horrek bere baitan hartzen dituen modalitate desberdinetan kontuan eduki beharko genituzkeen gauzen artean, kirol zehatz horrek eskaini ditzazkigukeen baliabideei erreparatuz lortu ditzazkegun emaitzak kontuan izatea izango lirateke kontuan hartu beharreko puntu garrantzitsuenetariko bat.
Horretarako, behar-beharrezkotzat antzematen dugu lehendabizi helburu zehatz, lorgarri eta partaideentzat positiboak izango direnak finkatzea, gure saioari pisu nahiz esanguratasun gehiago emateko. Gure gaiari helduz, Euskal Pilota inklusiboa den gure gai honek balio izugarria izan dezake edozein taldetan, baina bereziki elbarritasunen bat duen pertsona bat baldin badago talde horren barnean.
Eta zergatik? Bada, inklusioaren bitartez talde-kohesioa izugarri haziko liratekeelako. Izan ere, inklusioak bere baitan hartzen dituen baloreen artean, empatia, errespetu eta laguntasunaren baloreak daude. Jakin badakigu guztiok, gauza batzuetan edo beste batzuetan, desberdinak garela. Batzuk trebeagoak gara alor batzuetan, beste batzuk beste alor desberdin batzuetan... horrek ez gaitu ez hobeagoak ez traketsagoak bihurtzen, baina bai sortu ditzazke gatazkak, batez ere elkarrekintza ugari dauden ekintzetan.
Horregatik hain garrantzitsua eta baliogarria uste dugu dela inklusioa kirol alorrean sustatzea. Partaideak konturatu behar dira bai kirolean bai kiroletik kanpo desberdintasunak egongo direla beraien artean, baina hori ez dela aitzakia izan behar edonor kanpoan utzi edo edozein ekintzatan parte hartzeko aukera kentzeko.
Behin hori guztia esanda, aurrera eramango dugun saioaren helburu nagusiak ondorengoak dira:
- Pilotaren bidez inklusioa eta inklusioak bere baitan jasotzen dituen baloreak bultzatzea.
- Sortu daitezkeen gatazken kudeaketa egokia bideratu.
- Euskal pilotaren arauak eta ezaugarriak jolasaren bitartez ikastea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario