Giza baliabideak


Euskal pilotaren, zehazki palaren inguruko saio inklusibo bat baldintza hoberenetan eta parte hartzaileek merezi duten begirune, errespetu, enpatia zein haien egoeraren inguruko jakintza maila ezin hobearekin aurrera eramateko, lan-talde zehatz baten beharretan aurkitu dugu gure burua.

Euskal pilotan ia inoiz edota oso gutxitan jokatu duten pertsonei kirol bikain honekin disfrutaraztea ez da zailtasun handiko zeregina, kirol hau osatzen duten modalitate desberdinek ematen dituzten aukera anitzek edozein ezaugarrietako gizabanakoetara egokitu daitekeen jarduera bilakatzen baitu. Hala eta guztiz ere, modalitate desberdinek lehendabiziko kontaktuan sor ditzaketen zailtasunen aurrean jartzean ez gogaitzeko eta kirolarekiko atxikimendu kontrajarria ez sortzeko, jarduerak kontu handiz hautatutakoak izan behar dira. Hori dela eta, gure saioa programatzeko, egokitzeko eta aurrera eraman ahal izateko ondorengo ezaugarriak betetzen dituzten bi aditu beharko ditugu gure lan taldean:

  • Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako graduan lizentziatua edo Gorputz eta kirol ekintzen sustapenaren goi mailako zikloa eta eskal pilotako irakasle moduan esperientzia.
  • Euskal pilotaren inguruko ezagupen sakona eta gutxienez jokalari moduan hiru urteko esperientzia
  • Kirol egokitu edo inklusiboetan esperientzia 
  • EGA titulua edo baliokidea

Bi profesional hauek hainbat funtzio bete beharko dituzte saioa gauzatu aurretik, aurrera eramatekaroan zein hau amaitutakoan. Hori dela eta, bi aditu hauek taldearen ezaugarriez konsziente izatea nahita nahiezkoa izango da. Taldean genero zein arraza aniztasuna egongo da hamabost parte hartzaileen artean, horietatik denek gurpildun aulkian jokatuko dute eta gehienentzat gurpildun aulkian palan jokatzen duten lehen aldia izango da.

Hortaz, adituek bete beharreko funtzioak ondorengoak izango dira:

  • Saio aurretik: 
    • Saioa programatu instalakuntzei eta taldearen ezaugarriei egokiturik 
    • Materialen zerrenda egin
    • Bertan aurkitzen ez den materialen zerrenda ikasketa buruari eman
    • Parte hartzaileen erakundearekin eta ikasketa buruarekin koordinazioa
    • Segurtasuna bermatzeko neurriak hartu
    • Gerta litezkeen arazo edo istripuentzako protokoloa prestatu 
    • Ekintzaren difusio zein marketing kanpaina burutu

  • Saioan zehar:
    • Saioa baina pittin bat lehenago instalakuntzan zehar prestaturiko jarduera burutzeko material guztia prest utzi
    • Segurtasuna bermatzeko neurriak hartu
    • Protokoloak aurrera eraman behar balira dena prest eduki
    • Hamabi kideei behar bezalako harrera egin
    • Saioa azaldu zein dinamizatu talde giro egokia sortuz
    • Sor daitezkeen arazo nahiz gatazkei aurre egin eta konpondu 
    • Sor daitezkeen azustekoetara saioa zein jarduerak moldatu
  • Saioa amaitutakoan:
    • Saioaren eta aurreko prestakuntzaren ebaluazioa gauzatu
    • Parte hartzaileen erakundeari parte hartzaileek zein erakundeak betetzeko ebaluazio txantiloia bidali
    • Hobetzeko puntuak eta izandako indar guneak zerrendatu
    • Gauzaturiko ebaluazioa erakundearen zein parte hartzaileen ebaluazioekin alderatu eta ondorioak atera



No hay comentarios:

Publicar un comentario