Baliabide ekonomikoak


Irakaskuntza zentro askorentzat bertan gurpildun aulkiekin buruturiko ordu eta erdiko palazko saio bat aurrera eramateak hainbat erronka benetan gogor eta aldi berean polit izan ditzake. Saioa aurrera eraman ahal izateko dauden zailtasunen artean argiena edota denoidi burura lehendabizi etortzen zaiguna saioa prestatzeak dituen zailtasunena da. Bidean sortzen diren ezustekoez gain, hasiera batean gorputz hezkuntzako edozein irakaslek kirol inklusibo honekiko izan dezakeen ez jakintasuna oztopo handia izan daiteke bidean, baina horretarako aurreko sarrera batean beharko genituzkeen giza baliabideak zerrendatu genituen, euren ezaugarri, konpetentzi zein eginkizunekin. 

Hala ere, saio mota hau aurrera eramateak sor ditzaken erronkak ez dira saioaren diseinura soilik mugatzen, eta askotan gure teilatuari jaurtitzen zaiozkion harriak etxe barrutik bertatik etorri ohi dira.Hori dela eta, normalean ez ohiko jarduera bat proposatzen denean zentroaren aldetik plazarazten den lehendabiziko kexa izan ohi den aitzakia abordatu nahi dugu, alderdi ekonomikoarena hain zuzen.Ikastetxe askotan jarduera ekintzaile zein berritzaile bat proposatzen den lehen unetik bertako goi karguen lehen kezketako bat izaten da alderdi ekonomikoa eta askotan honen araberakoa izaten da jarduera askoren bizitza. 

Horri aurre egiteko eta gure proiektuak argia ikus zezan, ikastetxeak eskeiniriko aurrekontu ekonomikoari egokitu ginen, gure baliabide ekonomikoak eta gauzaturiko gastua ondorengoak izanik:

·   Baliabide ekonomikoa: 150€


·   Gastuak: 
  • Gurpildun aulkiak: erakunde bati maileguan eskatuak → 0€
  • Palak: ikastetxeko irakasleek etxetik ekarriak → 0€
  • Puxikak, klariona, konoak, pilotak: ikastetxeko materialen artean → 0€
  • Kontrataturiko bi profesionalak: bakoitzak 5 lan ordu → 150€


No hay comentarios:

Publicar un comentario