Hurrengo saio hau ordu beteko ekintza bat izango da. Aipatutakoa garatzeko hurrengo lerroetan dinamika bakoitzaren nondik-norakoak jarriko dira, behin irakurrita edozeinek aurrera egin ahal izateko helburuz. Horretarako denbora, materiala eta bestelakoak garrantzitsuak izango dira.
Gurpildun aulkiekin palaz jolasteko ariketak proposatzen diren momentuan hainbat dira kontuan hartu beharreko ezaugarriak. Horregatik jolas arruntetan aldagaiak sartu beharko dira beti, aldaera horiek ariketaren jarraitasuna bultzatu behar dutela haintzat hartuta. Beraz, proposaturiko aldagaiak ondorengoak litezke: ikaslearen alde batera bakarrik pilota botatzea, zelaia txikiagoa izatea, pilotak batzen dituen norbait egotea (txandaka)... esan dugun moduan, ondorengo moldaketa hauek egitea garrantzitsua izango da saioaren jarraipen egokia zein partaide guztien parte-hartzea bermatzeko.
Gurpildun aulkiekin palan jolastea erronka polita izan daiteke edozeinentzat, baina ariketak geldoak eta motibazio gutxikoak badira interesa oso erraz galdu daiteke. Hori guztia kontutan izanda, hurrengo hau da gurpildun aulki baten gainean palan jolasteko saio baten proposamena.
Saioaren hasiera
12 ikasleek gehi etorriko diren bi profesionalek borobil bat egingo dute, eta hasieran ikasle guztien aurrezagutzak aktibatzeko hainbat galdera botako dizkiegu. Galderak honako hauek izan daitezke:
Saioaren hasiera
12 ikasleek gehi etorriko diren bi profesionalek borobil bat egingo dute, eta hasieran ikasle guztien aurrezagutzak aktibatzeko hainbat galdera botako dizkiegu. Galderak honako hauek izan daitezke:
- Zer da euskal pilota? Zenbat modalitate edo jolas desberdin hartzen ditu euskal pilotak bere baitan?
- Ze material erabili daitezke euskal pilotan aritzeko?
- Noizbait ikusi al duzue gurpildun aulkian palan aritzen den norbait? Uste duzue posible dela gurpildun aulkian egonda palan aritzea?
Honako galdera hauek lagunduko digute nahi dugun giroa lortzen, ikasleak gutxinaka-gutxinaka saioan murgilduko ditugulako. Hori lortzeko, hala ere, ahalik eta ikasle gehienen parte-hartzea lortu behar dugu, galderak modu ireki batean planteatuz, eta lotsa gehiago duten ikasleei beharrezkoa den bultzadatxoa ematen.
- Helburua: Saioaren aurkezpena egin, ikasleak egingo den dinamikan murgildu eta giro positiboa sortu, ikasleen interesak piztuz.
- Denbora: 10 minutu.
Saioaren garapena
1. ARIKETA
- Puxiken zorabioa: ikasleak, binaka, bata bestearen aurrean jarriko dira eta puxika bat izango dute. Puxika, palaz jota, bata besteari pasa beharko diote, lurrera erori gabe. Aldaerak: errazegia bada, bi puxika edota gehiago sartuko ditugu bikote bakoitzeko.
- Helburua: jolas honetan palaren magnitudea finkatzea, erosotasun ohiturak hartzea eta kolpea emateko modua ezartzea landuko dira.
- Denbora: 10 minutu.
- Materiala: puxikak eta palak
2. ARIKETA
- Petanka! Nor hurbilduko da gehiago?: jolas hau, izenak esaten duen moduan, petanka antzekoa izango da. 4 ikasleko taldeak sortuko dira eta talde bakoitzak pilota kolore bat izango du. Frotoiaren edo gimnasioaren amaieran pilota beltz bat egongo da, beraz, pilota palarekin kolpatuz pilota beltz horretara gehien hurbiltzea izango da helburua. Hurbilen dagoen pilotaren taldeak irabaziko du. Posiblea izango da pilotak beltzetik norberarenarekin hurruntzea.
- Helburua: palarekin kontaktuan jartzea eta indarra kontrolatzea. Estrategia ere garrantzitsua izango da.
- Denbora: 10 minutu
- Materiala: kolore ezberdinetako pilotak eta palak.
3. ARIKETA
- Diana bizia: ikasleak binaka jarriko dira. Paretan borobil ezberdinak egongo dira koloretako klariona ezberdinez margotuta. Lurrean 5x5 metroko lauki bat egongo da koloretako (paretako kolore berdinak) lau erpin ezberdinez mugatuta. Bikoteko bat laukiaren erdian (erronbo arrosa dagoen moduan) jarriko da eta bestea kanpoan (erronbo horia), nahi duen ertzean. Erdian dagoenak, sake bat izango balitz moduan, nahi duen borobilaren barruan jo beharko du. Jotzen duen kolorearen erpinera mugitu beharko da, baina kanpoan dagoen bikotea baino lehenago. Lehenengo heltzen denak puntu bat lortuko du. Rol aldaketa egongo da "sake" bakoitza egin eta gero. Kontutan izan behar da, beharbada, pilota jotzen ez dakien ikasleren bat egoteko aukera dagoela, beraz, horieri, pilota eskuarekin jaurtitzen utziko diegu.
- Helburua: jolas honetan estrategia sakearen bidez lantzen da. Sakea egiten duen ikasleak bestearen kokapenaren arabera borobil bat edo beste bat jotzen saiatuko da.
- Denbora: 10 minutu
- Materiala: klarionak, palak, koloretako kono edo "txinoak" eta pilotak.
4. ARIKETA
- Ez dadila pastela erori!: ikasle guztiak korroan jarriko dira, oso hurbil bata bestearengandik. Pilota bat egongo da eta jolasaren helburua pilotak korroari buelta osoa ematea izango da, pilota palaz pala pasatuz. Aldaerak: hasieran pilota bakarra, geroago bi pilota edo gehiago sar daitezke.
- Helburua: palaren eta pilotaren kontrola. Horretaz aparte, jolas hau saioan azkena kokatu denez, lasaitasunera itzulera du xede ere.
- Denbora: 10 minutu.
- Materiala: palak eta pilotak.
Saioaren itxierak garrantzia handia dauka hainbat alderditan. Alde batetik, ikasleak saioan zehar eta egin ditugun dinamika desberdinetan nola sentitu diren eta zer sentsazio eduki dituzten jakiteko, eta beste alde batetik, saioaren hasieran markatu ditugun helburuak bete diren edo ez jakiteko.
Saioak benetako esanguratasun zein balioa edukitzeko, behar-beharrezkoa da ebaluaketa sakona egitea, bai gure artean baita partaideen artean ere. Horretarako, errubrika bat sortzea erabaki dugu. Oraintxe ageriko den errubrikaren helburua, ikasleek euren burua saioan zehar gauzatu diren ekintza desberdinetan kokatzea eta gertatu diren egoera desberdinen aurrean nola jokatu duten hausnartaraztea da. Modu honetan, ikasleei hitza eman eta aukera emango diegu parte hartzaile aktiboak izateko saioaren barnean. Hona hemen errubrika:
Ez naiz ongi moldatu
|
Kili-kolo
|
Ongi
|
Bikaina
| |
Talde lana (arazo gehiago zituztenei laguntza eskaini diet, talde kohesioa mantentzeaz arduratu naiz…)
| ||||
Nola ikusi dut nire burua (egin diren ekintzekiko)
| ||||
Baliabideen erabilera (palak, gurpildun aulkian aritzea…)
| ||||
Saioaren esanguratasuna
|
Gai honen inguruko saio gehiago egingo zenituzke, ahal izanez gero? Borobildu zure erantzuna.
BAI EZ
Amaitzeko, hasieran egin dugun moduan, komentatuko ditugu guztion artean interesgarrienak izan diren gauzak, eta saioari amaiera emango diogu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario